
- > Castellano
Urria da San Severino jaien hilabetea, eta, Balmasedako zaindaria aipatzean, putxeraren eta jaien egun handiaren irudia datorkigu burura. Egun handia urriaren 23an izango da, Putxeren Nazioarteko Lehiaketa egingo den egunean. Balmasedarrentzat oso egun berezia da urteko egutegian; izan ere, gazte‑gaztetatik taldeak osatzen dira, kuadrillek eta familiek osatuak, babarrun-gisatu gozo bat prestatzeko trenbidearen garaitik datorren ontzi tradizional horretan.
Aipatutako eguna itxaroten dugun bitartean, aurreko asteburuan abian jarriko gara, ostiraletik bertatik (hilak 18). Gonbidatuta zaudete gure festa berezienen usain eta xarmaz gozatzeko. San Severino zoriontsua izan!
OHARRA: Nuevo Talismán Show taldearen dantzaldia bertan behera utzi da eta asteazken honetan bere lekuan Strenos taldea izango dugu, nazioarteko rock bertsioak eginez. Albistea larunbatean ezagutu genuen; beste orkesta lortzeko aukera gutxirekin, Kultura Arloak kudeaketa luze baten ostean oztopo hau konpontzeko gai izan da.
Urriak 18, ostirala: Mozorro gaua
17:30: Liburutegian Fanzine Las Escritoras tailerra.
20:15: Kolitza Abesbatzaren “Tomás Gogoratuz” kontzertua. San Severino elizan.
20:30: Senior emakumeen saskibaloi: Kaitxo Bamaseda – Askartza.
21:15: Txupinazoa eta Pregoia, Mariorratzen eskutik.
21:30: Txosnen irekiera San Severino plazan.
22:00: XLII. ÑKU komediak 2019.
23:00: Detroit + Very Txarrak (Berri Txarrak taldeari tributua) taldeen kontzertuak.
Urriak 19, larunbata
10:00: Kolitza Errekorra. Irteera eta helmuga San Severino plazan. (Kartela behekaldean)
De 10:00 a 14:00: Gur Lurreko Merkatua. Martin Mendia kalean. Show cooking: “Madariak ardotan”.
12:15: “Dantzar Txiki”, Eguzki Dantza Taldeak antolatuta. San Severino plazan.
14:00: Kale-animazioa “Fanfarria Aita Zortziko” taldearekin.
15:30: Herri-bazkaria. (Umeentzako menua, menu beganoa eta zeliakoentzako menua ere egongo dira). Bi txanda: 14:30 eta 15:30ean.
18:30: Kale-animazioa Rockalean taldearen eskutik.
19:00: Kaleko antzerkia. “Sardina Bakalau”, Anita Maravillas konpainiaren eskutik.
21:00: “Txerokiak” taldearen emanaldia.
22:00: Birratloia txosnetan.
23:00: Modus Operandi kontzertua.
01:00: Dantzaldia “Oxabi” taldearekin.
Urriak 20, igandea
Egunean zehar Emakume Idazlearen Eguna. IV. “Emakumeak, maitasuna eta askatasuna” Liburutegian. (Begiratu egitaraua beheko kartelan)
11:30tik 15:00era: Mahats-bilketaren azoka. San Severino plazan. (Kartela behekaldean)
19:00: Azkoaga Bandaren kontzertua.
Urriak 23, asteazkena. San Severino
9:00: Putxeren XLIX. Lehiaketa eta Tokiko Historiaren Lehiaketa.
12:00: Kalejira Jatorrak Txistulariak taldearekin.
12:30: Kalejira Bizkaiko Gaiteroak taldearekin.
13:00: Dastaketa, Zoko Maiteak antolatua. San Seveirno plazan.
13:00: Kalejira Txabariex taldearekin.
14:15: Lehiaketetako sarien banaketa. San Severino plazan. Merituzko kofradea eta Ohorezko kofradea.
Herri-gazkaria. San Juango karpan.
18:00: Errromeria Patxi eta Konpainiarekin. San Severino plazan.
20:00: Dantzaldia “STRENOS” taldearekin. San Severino plazan.
Urriak 25, ostirala
20:30: Saskibaloi-partida: Urbegi Balmaseda -Begoñazpi.
20:30: Pilota-partidak, Lau t´erdiko Txapelketa eta Bikotekako Partida. Udal-pilotalekuan.
23:00: DJ Pani Txosnetan.
Urriak 26, larunbata: Gazte Eguna (kartela behekaldean)
11:00: Kuadrillen topaketa. San Severino plazan.
12:00etik 14:00etara: Txokorevolutioneko jokoak. San Severino plazan.
14:00: Poteoa eta animazioa “Orkresta” elektrotxarangarekin.
15:30: Kuadrillen bazkaria. San Severino plazan.
18:30: Txoko-poteoa.
00:00: Euskabaret + Wannabana Band. San Severino plazan.
Urriak 27, igandea
10:00: San Severino Triala. Las Laceras auzoan.