
- > Castellano
Aurtengo ongintza-galan bildutako dirua “La cuadri del hospi” proiektuari emango diote. Ekainaren 15erako sarrerak jada salgai daude Emakumearen Etxean, 5 euroan. Egun horretan, 20:00etatik aurrera, Klaret Antzokian Ana Suárez Musika Eskolako ikasleen emanaldiaz gozatu ahalko dugu, Marta Parejo dantza-eskolako ikasleekin batera. Balmasedako Imagen gimnasioaren eta Villasana de Menako Energy Fitness gimnasioaren laguntza izango dute. Horrez gain, Tiratafloja antzerki-taldearen parte-hartze berezia ere izango dugu. Emozioz beteriko bi ordu izango dira, haurren minbizia humanizatzeko, sozializatzeko eta ikerketa sustatzeko, baita hezur-muina emateari buruzko informazioa zabaltzeko ere.
Horrez gain, ekainaren 17an, igandean, hainbat kirol-erakustaldi egingo dira Errotarenan. Club Ialis Rítmicak gimnasia erritmikoa eskainiko digu; Joanai Balmasedak, berriz, taekwondo-erakustaldia antolatuko du. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da. Hala ere, txartelak salduko dira, bertaratzen direnek hainbat sariren zozketan parte hartu ahal izan dezaten: Enkarterriko produktuak, doako hotel-gauak, erlojuak, doako hipika-eskolak eta abar. Hemen behean zozketaren sarien zerrenda irakurri dezakezu. Txartelak euro batean eros daitezke leku hauetan: Emakumearen Etxea, Errotarena Kiroldegia, Artigas Ileapagindegia, Serafín Palazón Fotógraf@s, La Balanza, Ttipia oinetakoak, Maribi Denda, Capitán Morgan, Sauto taberna eta Atyka oinetakoak.
Ez egin zalantzarik; parte hartu jarduera solidario horietan. Zozketaren txartelak erosi, eta baita, saltzen parte hartu dezan eskatzen dizugu.