
- > Castellano
Ikusmira Ondareak Gaztelu Muinoko Paisaiarako Ekintza Plana garatzen ari da. Balmasedako Udalak bultzatzen du dokumentu hori, Eusko Jaurlaritzaren Igurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailako dirulaguntzarekin. Balmasedako Gazteluaren eremuan egingo diren kalitate-helburuak eta ekintzak zehaztea da Planaren arrazoia.
Hori dela eta, deialdi hau luzatzen dizuegu, datorren astelehenean, maiatzak 29, 19:15etan Elkarwork Gunean (Pio Bermejillo 38) izango den hiritarren parte-hartze saiora. Gazteluan nahi dugun paisaiari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izango dugu hor.
Horrez gain, parte-hartzeko beste gune hauek ere badauzkazue:
– Sare sozialak, #PEPBalmaseda hashtag erabiliz
– Pertzepzio-inkesta esteka honetan betez