
- > Castellano
Zubi Zaharra Ikastolako eta Balmaseda BHI zentroko DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Udalak eta Alboan enpresa balmasedarrak antolatutako musika sexistari buruzko tailer batean hartu dute parte. Bertan, merkatuak eskaintzen dizkien eduki musikalekin kritikoak izatera animatu zituzten; izan ere, kasu askotan, genero-rol matxistak agerian jartzen eta betikotzen dituzte.
Tailerraren ostean, mezu atenporal bat utzi ziguten, baina gaur, urriaren 18an, San Severino jaien hasieran, oso egokia iruditzen zaigu. Jai zoriontsuak izan eta gogoratu: ez beti da ez!