
- > Castellano
Farmazeutiko eta elikagaien osasunean aditu Gemma del Caño gurekin izan genuen Cientzia solasaldietan, eta Interneten zabaltzen diren gezurrez hitz egin zigun, zehazki, mirarizko sendaketak lortzeko ohiko elikagaiak erabiltzea proposatzen dutenei buruz. Gai delikatua da; izan ere, inork ere ez du onartu nahi momenturen batean erremedio horietakoren bat probatzera tentatuta egon denik. Alabaina, Gemmak desmitifikatu egingo ditu “errezeta” horiek eta ohartarazpen bat egingo digu, ukitu umoretsuarekin: “Que me dehe!” Goza ezazu hitzaldi osoaren bideoaz.