
- > Castellano
Adierazpen hau erabili nahi dugu Gabon gauean denbora eta lana eskaini ziguten pertsona eta elkarte guztiei; zuei esker, txikienek arratsalde eta gau benetan berezia bizi ahal izan zuten.
Izan ere, gauzak ez dira bakarrik egiten, norbaitek egin behar ditu. Antolatu, dena antolatzeko aurretik elkartu, ideiak eskaini, lan egin, xehetasunetan arreta jarri edo Gabon gauean bertan egon, gaueko 21:00ak arte. Baliteke hori berria ez izatea; hala ere, beharrezkoa da gogoraraztea, batzuetan gauzak egintzat jotzen baitira, nahiz eta atzean lana eta denbora musutruk ematen ari diren pertsona ugari egon.
Udalaren partez, mila esker honako hauei, eta zorionak, dena primeran atera baitzen:
- Jantzien eta antolakuntzaren talde osoa. Izenik ez jartzeko eskatu digute, baina guztiok dakigu nori buruz ari garen.
- Nafarroa Kanta Taldea
- Jatorrak Txistulari Taldea
- Orexinal
- Eguzki Dantza taldea
- Balmaberria Teatro
- Babes Zibila
- Udaltzaingoa
- Udaleko brigada- eta kultura-taldea
- La Caixa (gozokiak)
- Artiach (gailetak)
- Javi (taxia) eta Campo (karrozaren gidariak)
- Aitor eta Leticia (txalaparta)
- Boluntario guztiak: Olentzero, Mari Domingi, Iker Alvarez eta Sira Balenziaga (Olentzero eta Mari Domingi egoitzetan), Basajaun, Tartalo, galtzagorriak, ikazkin txikiak, lamiak, Ilargia, etab.
¡Eskerrik asko eta zorionak guztioi!