- > Castellano
Beste behin ere, eskerrak eman eta aitorpena egin nahi diegu Errege-egunean beren denbora eta lana eskaintzen duten pertsona eta elkarte guztiei, etxeko txikienek iluntze magiko horretaz goza dezaten.
Berriro ere diogu: gauzak ez dira bakarrik egiten, norbaitek egin behar ditu, eta boluntarioei esker ateratzen dira ondo. Kabalgata boluntarioek egiten duten lan altruistari eta Udalaren laguntzari esker egiten da, helburu bakarrarekin: haurrek gozatzea.
Kabalgataren antolakuntza taldearen ateak zabalik daude parte hartu, antolatu, ideiak eman, hobetzen lagundu edo beste edozer egin nahi duen ororentzat.
Udalak eskerrak eta zorionak ematen dizkie hauei, kabalgata hain ondo antolatzeagatik:
- Jantzien taldeari eta antolatzaile guztiei; denok dakigu nor diren, eta zortea dugu Balmasedan gurekin ditugulako
- Parte hartu eta lagundu zuten boluntario guztiei
- Babes zibilari
- Burrunbada batukadari, kaleei soinu-banda eta animazio paregabea emateagatik
- Udaltzaingoari
- Mendiako eta Ikastolako IGEari
- Udaleko brigadako eta Kulturako taldeari
- La Caixa-ri (gozokiak)
- Artiach-i (galletak)
- Javiri (taxia) eta Juan Carlosi (karrozaren gidariak)
Eskerrik asko eta zorionak guztioi!