
- > Castellano
Skylight Argazki Taldeak 38 urte darama argazki onak egiten, baita beren lokalera hurbiltzen diren guztiei horiek nola atera irakasten ere. 2017ko lehen hiruhilekoan gauzatuko den lehiaketa abian dagoela aprobetxatuz, bideo hau argitaratu nahi dugu; bertan, klubaren funtzionatzeko modua eta izena emateko zer behar duzun ikusiko duzu.
Lehiaketa horretan, neguari buruzko edo zuk aukeratutako beste edozein gairi buruzko zure argazkiak aurkeztu ahalko dituzu; gehienez, hiru argazki gaiko. Argazkiak jasotzeko azken eguna martxoaren 31 izango da.
Kultur Etxean klubak daukan lokalera hurbil zaitez edozein lanegunetan, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era, eta mundua beste ikuspuntu batetik ikusaraziko dizun zaletasun zoragarri honetan murgildu zaitez.