
- > Castellano
BELDUR BARIK GUNEA proiektua aisialdi eta jaietan indarkeria sexuala prebenitzeko zuzenduta dago. Ekimen hau zerbait globala da, baina bereziki jai eta aisialdi guneetara bideratuta dago. Ezinbestekoa da gazteak indarkeria matxistaren kontra inplikatzea, premiazko beharrizana da, eta hori da lan honen jatorria. Begirunea, berdintasuna eta autonomia oinarri duten jarrera eta portaerak bultzatu nahi dira.
Gazteek egoera honi aurre egin eta gainditzeko ahalmenean sinisten dugu. Horregaitik, BB Gunearen sorreraren bitartez, nesken partetik arazo honi aurre egiteko ahalduntze esparru bat garatu nahi dugu, hala nola mutilen erantzunkizun eta jarreren interpelazioa.
Gida honetan erasoa edo indarkeria dagoenean zer egin edo indarkeria matxista nola borrokatu gaiei buruzko aholkuak eskaintzen dira.