
Balmasedako alkate Aitor Larrinagak, Marta de Miguel zinegotziak eta Txus Osegui zinegotziak harrera egin diete Salernoko ikasleei, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Harrera-mezu bat helarazi diete italieraz, herrian egingo duten egonaldia haien gustukoa izan dadin opa dutela adierazteko. 21 ikasle horiek astebete igaroko dute Balmaseda BHIko neska-mutilen etxeetan eta txangoak egingo dituzte, adibidez, Gaztelugatxera, Bilbora eta Bizkaia Zubira. Gainera, astebetez Euskal Herriak eskaintzen dituen tradizioez, paisaiaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango dute.
Pilar Vidal institutuko zuzendariak azaldu du Balmasedako ikasleak iaz egon zirela Salernon. Gainera, ikasle italiarren irakasleek opari bat eman diote alkateari, beren esker ona adierazteko. Azkenik, Salernoko ikasle batek gaztelaniaz eskertu nahi izan du Balmasedan egin dieten harrera ona.