Balmasedako Udalak 445.000 € lortu ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren Herriak Egiten 2022 aparteko funtsetik, eta gure hiribildurako hamar bat hobekuntzatan inbertitu dira.
  •  Udal igerilekuak eraberritzeko proiektua: 41.841,80 €
  • Cerro del Castilloren lursaila erostea Herrero Múgica familiari: 130.304,41 €
  • Arbizeko lursaila erostea (2022ko sutean erretako lursailaren zati bat): 52.633,20 €
  • “Zoko maitea” izeneko lursailaren erosketa Laura Eugenio Caprotti eta Edgar Caprotti Jiménezi: 140.000 € (70.000 € bakoitzari)
  • Mendiko Etxeko rokodromoa konpondu, berrikusi eta ziurtatzea: 5.762,02 €
  •  Errotarena kiroldegiko saskibaloi-taularen mantenimendua: 961,95 €
  • La Baluga kirol-instalazioetarako luminariak erostea: 45.295,07 €
  • Errotarena kiroldegiko kirol-instalazioetarako argiak erostea: 32.052,90 €
  • Era berean, 1.324,24 € inbertitu dira notariotzako gastuetan.