
Udalbatzak 2019ko irailaren 5ean pentsiodunen mugimendua babesteko onartutako mozioa betetze aldera, herritarrak animatu nahi ditugu urtarrilaren 30ean egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.
Greba orokorraz gain, bi manifestazio ere egingo dira: bat Bilbon, 12:00etan, eta bestea Balmasedan, 18:30ean. Leloa berbera izango da bietan: LANA – PENTSIOA – BIZITZA DUINA.
Guztiok konprometitu beharko ginateke mobilizazio horiekin, haien helburua lan-baldintzak eta pentsioak hobetzea eta bizitza duina defendatzea baitira. Gogorarazten dizuegu gai hauek ez dietela soilik egungo erretiroei eragiten, baizik eta baita etorkizunekoei ere.