Joan den maiatzaren 15ean berriro ospatu genuen San Isidro laboraria Pandozales baseliza. Eguna euriaren mehatxupean zegoen, baina, hala ere, talde handi bat hurbildu zen mezara, aurten ordu erdi aurreratu behar izan dena, aizkolarien erakustaldiaz gozatu zuen, hamaiketako ugariaz, eta Hurritza Koadrilak antolatutako Hurritz Hagen IV. Lehiaketan eta Argazki Lehiaketan parte hartu zuen.
Zalantzarik gabe, lehiaketa bitxi hau sendotu egin da, 124 makila aurkeztu baitira. Lehiaketa honetan, parte-hartzaile bakoitzak hiru hurritz makila aurkez ditzake gehienez, marrazkirik, grabaturik, puntarik eta heldulekurik gabe, eta naturaz eta gure tradizioaz duen ezagutza erakutsi.
Aurten ere Hurritza Kuadrillak gogotik lan egin du edizio hau ere arrakastatsua izan dadin, eta horrek bere etorkizuna ziurtatzen du. Aurten, Balmasedako 90 bat elkarte, taberna eta saltokik parte hartu dute jardunaldian banatu ziren sari ugarietako batzuk emanez (Hurritz Hagen Lehiaketa 30 sari izan zituen). Aipatzekoa da Goizalde Gómezen eskuetara joan den Argazki Lehiaketaren lehen saria, aterki abandonatu baten irudiarekin. Izan ere, dagoeneko egiaztatuta dago egun honetan euriak eta hotzak ez dutela axola. Eta goian bukatzeko, babarrun putxera ezinbestekoarekin amaitu zen jaia, beste tradizio eztabaidaezina.Hurritz Hagen IV. Lehiaketaren sailkapena:
- Jon Idígoras (Ermua)
- Jon Idígoras (Ermua)
- Antolín (Okondo)
- Antolín (Okondo)
- Jesús Herboso (Barakaldo)
- Patxi Cirion (Balmaseda)
- Carlos Pueyo (Barakaldo)
- José Puente (Bilbao)
- Txarlie Tellaetxe (Zalla)
- Antolin (Okondo)
- Carlos Pueyo (Barakaldo)
- Asier (Munitibar)
- Jesús Herboso (Barakaldo)
- Txomin Ugigar (Gallarta)
- Asier (Munitibar)
- LuisFer Leizea (zalla)
- Erika Cabañas (Balmaseda)
- Alvaro Cabañas (Balmaseda)
- Javier Sanchez (Deusto)
- Víctor Saratxaga (Muskiz)
- Julian de Miguel (Muskiz)
- Jesús Herboso (Barakaldo)
- Virginia Izaguirre (Balmaseda)
- Alberto Agueros (Balmaseda)
- Marcelo Altamira (Balmaseda)
- Marcelo Altamira (Balmaseda)
- Jesus Mari Erezmua (Aulesti)
- Jesus Mari Erezmua (Aulesti)
- Carlos Fuente (Balmaseda)
- Txomin Ugigar (Gallarta)
San Isidro Eguneko Argazki Lehiaketaren sailkapena:
- Goizalde Gómez (Balmaseda)
- Nagore Allende (Balmaseda)
- Vicario (Balmaseda)

Lehenengo saria/Primer premio

Bigarren saria/Segundo premio

Hirugarren saria/Tercer premio