
- > Castellano
Igande honetan, irailaren 30ean, Balmasedako Putxeraren – Treneko Eltzekariaren Kofradiak bere I. Kapitulua egingo du San Roque hotelean.
Kofradia sortu zenetik ia urtebete igaro den honetan, Fecoga elkarteko kide diren gastronomia-kofradia guztiak bilduko dira ekitaldian. Kofradia bakoitzak bere kapa eta produktuak ekarriko ditu, eta jardueraz beteriko eguna izango da.
10:00etan, harrera eta gosaria egingo dute San Roque hotelean. Ondoren, agintarien harrera eta ohorezko aurreskua izango da lehenik, eta gero kofradiakide numerarioak, merituzkoak eta bereziak izendatuko dituzte. 11:30 aldera, segizioa San Severino elizara joango da; bertan, kofradiak bedeinkatu, eta meza entzungo dute. Dena den, nahiago dutenek hiribilduan barrena bisita gidatua egin dezakete mezara joan ordez. 15:00etan ermandade-bazkaria egingo dute, eta, jaiari amaiera emateko, “Ou Mama!” taldeak emanaldia egingo du.
Kofradiak gogor lan egin du, besteak beste, Putxeren Nazioarteko Lehiaketa berritzeko, zeina urtero-urtero egiten baitugu urriaren 23an, San Severino gure zaindariaren egunean. Hain zuzen, aurten berritasun interesgarriak izango ditugu, eta laster emango dugu horien berri. Bitartean, gastronomia-elkarteak lanean jarraitzen du trenaren inguruko kulturatik sortutako gure eltzekari famatua sustatzeko.