
- > Castellano
Igeriketa-ikastaroetarako izen-ematea hilaren 10etik (ostirala) 13ra (astelehena) arte luzatuko da. Fisikoki egin behar da kiroldegiko atezaindegian.
Garrantzitsua: EZ DA IZENA EMATEAREN ORDENAREN ARABERA izango, baizik eta zozketa publiko eta gardenaren bidez egingo da, Irailak 16 osteguna, goizeko 11etan udaletxeko aretoan. Eusko Jaurlaritzak ezarritako edukiera- eta distantzia-neurriak errespetatuz.
Aurreko egunean, Irailak 15 asteazkenean, kiroldegiko oholean argitaratuko da izena eman dutenen zerrenda, zozketarako dagokien zenbakiarekin.
Inskripzio bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio modalitatearen arabera (hastapena, mantentzea eta hobetzea), eta zozketa espezifiko bat egingo da modalitate bakoitzeko, dauden plazen arabera.
Irailaren 17an, ostirala, kiroldegiko oholean argitaratuko dira onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda.
Matrikula egiteko epea irailaren 17tik 24ra izango da.
Ikasturtearen hasiera irailaren 27an.