
- > Castellano
Zoritxarrez, Trail 52 Sport Mendi Klubetik, Bocineros-Deiadar Xtreme-ko talde antolatzailea, informatzen gaituzte behartuta daudela lasterketak bertan behera uzteko. Lasterketa Kolitza mendia zeukan ibilbidean.
Trail 52 Sport-en partaideei arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa emateko apustua egin dute beti. Baldintza hauek betetzeko aukerak ezin dituztenez bermatu, aurtengo Bocineros-Xtreme aurrera ez eramateko erabakia hartu dute.
Babesle nagusiaren azken momentuko atzera-egitea, enpresaren zuzendaritza berriaren politika berria dela eta, izen-emate kopuru baxuarekin batera (47 Deiadar Xtremen, 49 Deiadar Ultran eta 45 Deiadar Maratoian) proiektuaren bideragarritasuna ezinezkoa egiten dute.
Bihotz-bihotzez sentitzen dute berri hau eman behar izatea eta bide batez aukera baliatu nahi dute beste babesle eta laguntzaile batzuek izan duten konfiantza eskertzeko, II Bocineros-Deiadar Xtremeko antolakuntzan buru belarri ibili diren ehunka bolondresekin batera.
Eskerrik asko ere izena eman eta lasterketa hauen alde apustu egin duten guztioi, Errusiatik Txinaraino, Almeriatik Tarragonaraino, eta barkamena eskatzen dizkiete guzti honek ekar ditzakeen arazo ezberdinengatik. Antolatzaileen konpromisoa zuekiko: 2020an Bocineros-Deiadar Xtreme posible izan dadin lanean hastea.
Hurrengo egunetan izen-emateen diruaren itzulketa osoari ekingo diote. Hala ere, izen-emate hau II Basque Ultra Trail Series Zirkuituko Gasteiz-Iruñea lasterketan erabiltzeko aukera eman nahi digute, 2020ko maiatzaren 1, 2 eta 3an ospatuko dena, irailean irekiko den lehenengo izen-emate tartearen %10eko deskontu gehigarriarekin,