
- > Castellano
Balmasedako Musika Fest jaialdia egingo da hirugarren aldiz, eta hirigunea gure inguruko bederatzi talderen doinuez beteko da. Ekainaren 15ean (larunbata), kontzertuak egongo dira elkarrengandik oso gertu dauden hiru lekutan: Foru plazan, Hedegile kalean eta León Felipe Poetaren plazan. Aurtengo ekitaldirako aukeratutako taldeek beren errepertorioko abestirik onenak aukeratuko dituzte, gure inguruan egiten diren askotariko musika-estiloak agerian jartzeko.
Foru plaza:
· 13:00: Bilbobillies (Bilbo)
Talde honek 50eko hamarkadako country eta rockabilly estiloak lantzen ditu, eta hamarkada horretako blues-aren eta rock’n’roll-aren aitzindarien eragin argia du.
·16:45: Mud Candies (Bilbo)
Amerikar sustraiko doinuak lantzen ditu talde honek, hala nola country-a, rockabilly-a eta bluegrass-a.
·20:30: The Vartools (Eibar)
Rock´n´roll-aren esentzia, estilo askoren ukituekin eta rockaren urrezko garaia gogora dakarten doinuekin. Ezin hobeto aritzen dira zuzenean, energiaz eta indarrez beterik.
León Felipe Poetaren plaza:
14:15: Los Blues Morning Singers (Bilbo)
Talde elektroakustiko honek blues-a egiten du % 100ean, bere bariante eta estilo guztietan.
18:00: Mocker´s (Durango)
Hard blues eta rock psychodelikoa egiten duen hirukote honek Durangaldeko Maketa Lehiaketa irabazi zuen 2014an. Talde askoren eragina dute: Led Zeppelin, Grand Funk Railroad, Cactus, Rival Rons, Jimi Hendrix…
21:45: Fetitxe (Arrigorriaga)
Hard-rock eta stoner metal estiloko talde hau 2012tik dago martxan. Bigarren saria irabazi zuen 2016ko Bilbao Hiria Lehiaketako “Metal” atalean, eta Bizkaiko banda onenaren eta Euskal Herriko banda aipagarriaren izendapena jaso zuen.
Hedegile kalea:
15:30: Tokan2 la Polla (Iruña)
Bikote hau osatzen duten musikariak eskarmentu handikoak dira, eta, proiektu honetan, La Polla Records taldeari egiten diote omenaldia.
19:15: Blanco y en Botella (Zornotza)
Laukote honek rock’n’rolla egiten du, eta talde askoren eragina du: ZZ Top, AC/DC, Rolling Stones, Jimi Hendrix, Stevie Ray Vaughan, BB King, Chuck Berry…
23:00: Detroit (Enkarterri)
Punk rock melodikoa egiten duen hirukotea. Musika-proiektu hau Hartzak Blues Band, No Komply eta Kilómetro 11 taldeetako musikariek sortu zuten.
Zer-nolako musika egiten duten jakin nahi baduzu, antolatzaileek prestatu duten play-lista entzun dezakezu hemen sakatuta.
Tabernetan jan
Egun horretan, Hostebalek, Balmasedako Ostalaritza Elkarteak, musika baino askoz gehiago eskainiko digu. Musika Fest jaialdiaz behar bezala gozatzeko, “Tabernetan jan” ekimena jarriko dute abian, aurreko urteetan bezala. Egun horretan, 1 euroren truke bazkaldu ahal izango duzu elkarteko kide diren tabernetan, eta 0,50 euro ordainduta postrea hartu ahal izango duzu. Gainera, azken kontzertuan, 100 euroko bi sariren zozketa egingo da; parte hartzeko, 2 euro baino gehiago gastatu behar dira jaialdia antolatzen duten lokaletako batean.
Lehen platera leku hauetan emango dute: Iturriondo, Narú, El Sitio, Skamata eta Zariz; eta bigarrena, berriz, hauetan: La Bodega, Geo, Karmele, Pintxo i Blanco eta R&B. Postrea leku horietako edozeinetan eskatu ahal izango da.
14:00etan hasiko da eta janaria bukatu arte iraungo du. Hala, ez duzu kontzertu bakar bat ere galduko.