
- > Castellano
Eguerdi honetan inauguratu da Gazteentzako udal-aterpetxea. Gaztelu kalean dago, Ikastolaren egoitza izan zen eraikinean.
Ekitaldian, Balmasedako alkate Álvaro Parrok azpimarratu zuen proiektu horrek enplegua sortzen lagunduko duela udalerrian. Higiezina Tokiko Enplegu Planari esker berritu da. Bertan, bost pertsonak lan egin ahal izan dute. Gainera, kudeaketa eta garbiketa Balmasedako bi enpresek egingo dute: Alboan Servicios turísticos eta Servicios Enkarterri enpresek, hurrenez hurren. Era berean, azpimarratu zuen aurrera begira bigarren solairua gizarte-larrialdiko premietarako prestatuko dela.
Inaugurazio-ekitaldiko bisitaren ostean, aterpetxea irekita egon da, interesdun guztiek instalazioak ezagutu zitzaten.
Aterpetxea udalerriaren erdigunean dago, eta instalazioak gehienez ere 20 laguneko gazte taldeak hartzeko prest daude. Horretarako, beheko solairuan espazio bakar bat dago, 10 literarekin, eta jantoki bat eta bi komun ere baditu dutxekin.
Irailean inauguratu bada ere, aterpetxea abuztuaren 15az geroztik dago martxan. Aterpetxea nola alokatu jakiteko, harremanetarako telefono-zenbaki bat dute (688810773). Zenbaki horretan erantzungo zaie deiei 10:00etatik 19:00etara. Gainera, helbide elektroniko bat ere badute: aterpetxeak@balmaseda.eus.
Aurretiko erreserba ezinbestekoa da, baita erromesentzat ere. Gutxienez egun bateko aurrerapenarekin erreserbatzea erregutzen da, edo atentzioa ez da garantizatuko.