Otsailak 13, ostirala

17:00: Mozorro tailerra Kultur Etxean.

Otsailak 14, larunbata

11:30 Mozorro tailerra Kultur Etxean.

12:30 Eguzki Dantza Taldea San Severino plazan: Euskal Herriko inauterietako dantzak. Euria egiten badu Mendia Ikastetxean izango da.

18:45 XXIX. INAUTERIETAKO MOZORRO LEHIAKETA HANDIA; girotzea DJ Pako&Iratxen esku. San Severino plazatik irtengo da.

Euria egiten badu, lehiaketa handia Errotarena kiroldegira eramango da, eta 18:30ean irekiko dira ateak. Errotarenaren ate nagusietatik sartu eta saskibaloi pistako harmailak okupatu ahal izango dituzte ikusleek. Karrozak eta lehiaketan parte hartzen duten pertsonak kiroldegiaren alboetako batetik sartu beharko dira, udal igerilekuetatik urrunen dagoena eta Grijoko aparkalekutik hurbilen dagoena.

20:00 Diskofesta DJ Pako&Iratxer-ekin. Euria egiten badu Errotarena Kiroldegian izango da.

20:00 Txaranga “Igandea”. Hiribilduko kaleetan zehar.

23:00 DJ. SERXXO & GOIO San Severino plazan.

Otsailak 17, asteartea

13:00 Musika-girotzea kaleetan zehar, Txabariex-en esku.

18:00etatik 18:30ak arte: ogi txigortuak ematea Inauterietako Tostaden Lehiaketako epaimahaiari. Antolatzailea: Putxeraren Kofradia. (ikusi oinarriak aparte)

18:30 Inauterietako desfilea.

19:00 Animazioa DJ Ruben&Iosu-rekin San Severino Plazan.

20:00 Mozorro eta ogi txigortuen lehiaketen sari banaketa.


XXIX. Inauterietako Mozorro Lehiaketa Handiaren Oinarriak

·Inskripzioa 18:00etatik 18:30etara San Severino plazan.

·Sarietara aukera izateko ezinbestekoa izango dalarunbata zein asteartean parte hartzea.

·Partehartzaileak 18:30ean egon beharko dira San Severino enparantzan, kalejiran parte hartzeko amaierara arte.

·Mozorroaren diseinua eta gaiaren aukeraketa libre izango da.

·Bi kategoria egongo dira: 14 urte baino gehiagoko taldea eta 14 urte baino gutxiagoko taldea, 14 barne. (Nagusiren bat egon ezkero 14 urte baino gehiagoko taldean parte hartzen dutela kontuan hartzen da.)

·Taldeek mozorroak zer erakutsi nahi duen kartel batekin egin beharko dute kalejira.

·Sari banaketa ihauterietako asteartean izango da San Severino plazan.

Lehiaketaren balorazioak

·Gehienez 100 punturekin baloratuko da:

1-Originaltasuna 35 puntu gehienez.

2-Elaborazioaren konplexutasuna: materialak, egiteko era,… 30 puntu gehienez.

3-Taldearen animazioa 20 puntu gehienez.

4-Partaideen kopurua 15 puntu gehienez.

·Epaimahia anonimoa izango da.

Sariak

·14 urte baino gehiago taldeko kategoria:

1-Lehenengo saria – 250 euro balioko bono denda.

2-Bigarren saria – 200 euro balioko bono denda.

3-Hirugarren saria – 100 euro balioko bono denda.

4-Laugarren saria – 50 euro balioko bono denda.

·14 urte arte taldeko kategoria:

1-Lehenengo saria -150 euro balioko bono denda.

2-Bigarren saria – 80 euro balioko bono denda.

3-Hirugarren saria – 70 euro balioko bono denda.

4-Laugarren saria – 50 euro balioko bono denda.

·Banakako mozorrorik hoberena: 150 euro balioko bono denda.


Balmasedako Torrada Lehiaketaren Oinarriak

·Parte-hartzaile guztiek 10€-ko balioa duen BONODENDA txartela jasoko dute.

Torradak 18:00tik 18:30etara aurkeztuko dira otsailaren 17an (asteartea) San Severino plazan.

·Torraden elaboraziorako nahitaezko osagaiak hauek izango dira: OGIA (edozein motatakoa), ESNEA, ARRAUTZA, AZUKREA eta KANELA.

·Aurkezpenerako bi torrada jarriko dira plater batean.

·Epaimahaiak torradaren zaporea eta itxura baloratuko ditu.

·Ez da kontuan hartuko torradari erantsitako dekorazioa.

·Sariak otsailaren 17an (asteartea) emango dira, 20:00an, San Severino plazan.

1. saria: 100€-ko garaikurra eta bonodenda.

2. saria: Garaikurra eta 60€-ko bonodenda.

3. saria: Garaikurra eta 40€-ko bonodenda.

·Lehiaketan zehar, txokolatada izango dugu.

·Eguraldi txarra izanez gero, lehiaketa pilotalekuan egingo da.