
- > Castellano
Javier Armentia astrofisiko eta zientzia-dibulgatzaileak esperientzia handia du hedabideekin edo jendez betetako antzeztokietan hitz egiten. Badaki zientziak istorio interesgarriak dituela kontatzeko, baina hori gertutasunarekin egin behar da, zaletasun hori entzuleei transmititzeko. Horixe da, hain zuzen ere, irailaren 19an egin zuena Klaret Antzokian antolatutako Zientzia hitzaldian. Bere kasuan, gaia unibertsoa zen, aldez aurretik ulertezina dirudien gai bat. Armentiak, ordez, modu atseginean hurbildu zigun gaia. Hitzaldiaren ostean, galdera batzuk egin ahal izan genizkion.