
- > Castellano
Irailaren 19an zientzialari eta dibulgatzaile zientifiko Joaquín Sevilla gure artean izateko ohorea izan genuen Cientzia egitasmoko hitzaldietan. “Olibez eta kukuluez” hitz egitera etorri zen, edo, bestela esanda: jakin-nahia edonon ager daitekeela, baita egunerokoenean ere. Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zergatik duten olibek forma hori? Eta zergatik diren kukuluak hain desberdinak? Sevillak era jostagarrian azaldu zuen, bertaratuei irribarre bat baino gehiago ateraz. Zientzia dibertigarria ere izan daitekeelako.