
- > Castellano
Astelehen honetan, uztailaren 11an hasiko dira Karmengo jaiak, udako plan bihurtu diren berrikuntza eta hitzordu interesgarriekin, hala nola txalupen jaitisiera. Egunik aktiboenak asteburuan helduko dira: emanaldiak, lehiaketa gastronomikoak, musika tea beste hainbat gauza. Eta, beti bezala, sexu-erasorik gabeko jaien alde egiten dugu: jai-giroan ere beldurrik gabe.
Tamalez, aurten ezin izango ditugu ohiko habanerak izan. Pandemiak eragindako jarduerarik gabeko urte batzuen ondoren, ezin izan da berriro ekin ekitaldi honen jarduera eta antolaketari. Talde antolatzaileak (ez dezagun ahaztu boluntarioak direla) datorren urtean musika honetaz berriz gozatu ahal izateko lan egingo du. Horren ordez 3Blue Band taldeaz gozatu ahal izango dugu. Ostiral gauean habanerak, boleroak edota tangoak izango ditugu San Severino plazan 20:00etan.
Uztailak 11-15: Karmengo Futbito Txapelketa 2022, Mendia ikastetxean.
Uztailak 14 eta 15: Karmengo Frontenis Txapelketa, goizez Pilotalekuan.
Osteguna, hilak 14
17:00: Bizkaiko XXVII. Itzuliaren hasiera. Irteera San Severino plazan.
20:00: Burrunba Batukada, perkusio tailerra. San Severino plazan.
Ostirala, hilak 15
19:00: Zorball bolak eta paratxutedun jolasak, San Severino plazan.
19:00: Dantza-poteoa Eguzki Dantza Taldearekin.
20:00: 3Blue Band boleroak, San Severino plazan.
20:30: Esku-pilota partidak Binaka Arteaga II-Salaverri II eta Bakaikoa-Larunbe, Pilotalekuan.
21:30: Esku-pilota partidak Masters Caixa-Bank, Urrutikoetxea-Rezusta/Iribarria-Albisu, Pilotalekuan.
22:30: Confluence taldearen kontzertua, San Severino plazan.
00:00: Dj Pani, San Severino plazan.
Larunbata, hilak 16
11:00: Doako bisita Zubi Zaharreko barrualdera Alboan-en eskutik, Ezkien plazatik.
11:00: Haurrentzako parkea, Pilotalekuan.
13:00: Apar-festa eta dunk Tank, Pilotalekuko karpan.
11:45-13:00: XXIII. Karmengo sukaldaritza txapelketak: patata-tortilla eta marmitakoa, San Severino plazan.
12:30: Jatorrak Txistulari Taldearekin kalejira.
13:30: Antxoak patatekin dastatzea Putxeraren Kofradiaren eskutik, San Severino plazan.
14:00: Sukaldaritza-txapelketetako sarien banaketa, San Severino plazan.
15:00: Herri-bazkaria, San Severino plazan.
18:30: XLI. Txalupa Jaitsiera.
19:30: Pedaledun kotxeak, skate zone eta haur tailerrak (txikichef, slim, txapak, etab.), San Severino plazan.
21:00: Rockalean Elektrotxaranga hiribilduko kaleetan.
22:30: Berbena Zirkinik Bez taldearekin, San Severino plazan.
Igandea, hilak 17
10:00: Bizkaiko XXVII Itzuliaren 4. etapa: Balmaseda-Balmaseda.
11:00: Karmengo jaien nekazaritzako elikagaien azoka Horcasitas Jauregiko lorategietan.
11:00: Pedaledun kotxeak, skate zone eta haur tailerrak (txikichef, slim, txapak, etab.), Pilotalekuan.
14:00: Bizkaiko XXVII. Itzuliaren bukaera, San Severino plazan.
