
- > Castellano
Kirol anitzak eta barneko igerilekua abian jarriko dira irailaren 15etik aurrera. Instalazioen ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 22:00etara, garbiketarako geldiadi batekin 15:00etik 16:00ak arte. Larunbat eta igandeetan, berriz, ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da.
Instalazioetan sartzea
Segurtasun- eta higiene-protokoloak udarako berdinak dira: tenperatura-kontrola, eskuen higienea, distantzia soziala eta maskara NAHITAEZ eramatea, jarduera egiterakoan izan ezik.
Instalazioetara sartzeko erreserba egin beharko da, ordutegi-tarte zehatz baten barruan.
Espazioaren erreserba telefono bidez (94 603 85 43) edo aurrez aurre egin ahalko da; bi kasuetan, erreserba egiteko ordutegia astelehenetik igandera bitartean izango da, zerbitzuaren funtzionamendu-ordutegian. Laster telematikoki ere egin ahalko da.
Igerilekuetan, gimnasioan eta gainerako jardueretan sartzeko aurretiazko hitzordua beharko da, eta 3 hitzordu erreserbatu daitezke. Beste hitzordu bat ere hartu daiteke plazak baldin badaude eskuragarri. Ezingo da erreserba egin astebete baino gehiagoko aurrerapenarekin. Egunean bertan plazak badaude eskugaragarri, aurretiazko hitzordurik ez duten pertsonei sartzen utziko zaie edukiera bete arte.
Aldagelak
Soilik igeriluetako aldagelak erabiliko dira, igeriketa-jardueretarako. Instalazioetako gainerako aldagela guztiak itxita egongo dira fase osoan zehar, salbuespen oso argiak izan ezik. Soilik atezaintzaren ondoko komunak erabili ahalko dira.
Soilik igerilekuko hondartzako dutxak erabili ahalko dira, xaboirik gabe, igerilekuak erabili aurretik eta ondoren. Ezingo dira aldageletako dutxak erabili.
Eskuragarri dauden zerbitzuak
Barneko igerilekua erabiltzea
6 kale gaituko dira bakarkako igeriketarako, hau da, pertsona bat kaleko. Txanda bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du. Txanda baoitzean 6 kale egongo dira gaituta igeri egiteko. Eskaria egonez gero, 6 kaleetako bat familia-aisialdirako erabiliko da txanda bakoitzean, bizikidetza-unitate bateko edukierarekin kaleko.
Sei erabiltzaileko tarteak maskulino eta femenino gisa definituko dira txandaka; 6 gizon sartudo dira, eta, ondoren, 6 emakume. Horrek bermatuko du ez dutela bat egingo aldageletako txanden sarrera eta irteeran.
Debekatuta egongo da takilak erabiltzea, eta kutxa batzuk ipiniko dituzte baliozko objektuak eta maskarak bertan uzteko.
Ikasteko igerilekuan ez da jarduerarik egingo. Ez da ikastarorik egingo.
Jarduera anitzak
Hauek dira eskaintzen diren jarduerak eta behin-behineko ordutegiak.
Jarduera gidatuek 16 pertsonako edukiera izango dute gehienez. Spinning jarduerak izan ezik, 28 pertsonakoa izango baita. Partaideen artean gutxienez 2 metroko tartea egongo da, eta pertsona bakoitzak 4 metro karratu izango ditu beretzat.
Gimnasioa (Fitness gela eta Kardio makinak)
Txandak ordubetekoak izango dira, eta txanda bakoitzean 10 pertsona egongo dira gehienez.
50 minutu izango dituzte entrenatzeko, eta gainerako 10 minutuak gela eta aparatuak desinfektatzeko erabiliko dira.
Gela guztietan papera eta desinfekzio-produktuak egongo dira, erabiltzaile bakoitzak aparatua edo materiala garbitzeko erabili ostean.
OSASUN-BILAKAERAREN ARABERA, ZERBITZUAK ZABALDU EDO ETEN EGIN AHALKO DIRA UNE BAKOITZEKO BEHARREN ARABERA.