
- > Castellano
Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. Modu horretan euskararen lekukoa eta aldarrikapena bazter guztietatik eramanez. 2.000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea, Euskadi, Navarra eta Iparraldetik izango da. Apirilaren 4tik 14ra bitartean ibiliko da euskararen aldeko lasterketa, Gares abiapuntu eta Gasteiz helmuga hartuta.
“Klika” da hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Horregatik, korrikaren 21. edizio honek Klika egitera gonbidatzen zaitu. Abestia mezu hori adierazten du hain zuzen ere. Fermin Muguruza, Mad Muasel eta La Furia dira interpreteak.Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian, Fermin Muguruzak ohikoa duen estiloan. Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea da, beraz, indartsua eta berritzailea.
Hasierak kontuan hartuta esan dezakegu 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.
Hau esanda, gogoratzen dizuegu Korrika apirilaren 11n igaroko dela Balmasedatik, 7:50ean gutxi gorabehera. Baina aurretik,martxoaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, aurkezpen-jaia egingo da Klaret Antzokian. Bertsoak, dantzak, kantak eta beste hainbat sorpresa egongo dira, beraz ez galdu. Anima zaitez eta egin klika!