
- > Castellano
Klaret Antzokiaren antzerki-denboraldia indartsu hasiko da. Irailaren 30ean, 20:00etan, The Primitals izeneko a capela musika-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu. Gurea izan litekeen planeta bateko lau aborigenak agertokia erreklamatuko dute, publikoa barre-algaraka edo aihozkadaka konkistatzeko asmoz, baina, betiere, espazio-denboraren mugetan eginiko bidaietan barneratutako mila generotako musikaz blai. The Primitals apur bat disfuntzionala den tribu baten istorio bitxi eta surrealista da, eta denetik du: barne-borrokak, handitasun-ametsak, buruko desorekak eta mila urteko farmakopea. Xamanismoa lau ahotsetara, umorea, musika eta emozioak.
Lan honek oso kritika onak jaso ditu; musika-zuzendaritza eta lau aktoreen interpretazioa goratzen dituzte. Aktoreak soinu guturalekin hasten dira, eta, ondoren, emozioen jolas-parke batean murgiltzen dira.
Ez ezazu galdu, edo damutu egingo zara. Sarrerek, aldez aurretik erosiz gero, 8 euro balio dute, eta antzezlanaren egunean bertan txarteldegian erosiz gero, berriz, 10 euro.