
- > Castellano
Ikusleen eta kritikaren arrakastaren ondotik, Klaret Antzokira iritsi da “Chefs” antzezlana. Azkenaldian moda-modan dagoen sukaldaritza-munduari buruzko satira bat da, eta aukera ematen dio Yllana konpainiari beren armategi komiko guztia erakusteko. Momentuko bi chef hoberenak munduko sukaldari hoberenaren zetro prestigiotsua lortzeko lehiatzera deitzen dituzte: “Diamantezko lapikoa”. Lehiaketako arauak argiak dira: konfiantzazko sukaldari-laguntzaile bat besterik ezin dute eduki, platerak zuzenean prestatu behar dituzte etorritako ikusleen aurrean, eta azken horiek erabakiko dute nor den irabazlea.
Hain irrikatua den titulua lortzeko, beren talentu guztia erakutsi beharko dute, eta beren sorkuntzarik bikain, zaporetsu eta irudimentsuena prestatu beharko dute. Saltsa eta merenge artean, chefek, beren ego neurrigabeez eta laguntzaileez lagunduta (aurkaria saboteatzeko ahaleginak eta bi egingo dituztenak), lehiaketa borroka-zelai bihurtuko dute.
Eros itzazu sarrerak lehenbailehen (8 euro aldez aurretik eta 10 euro leihatilan); apirilaren 14an izango da, 20:00etan.