
- > Castellano
Balmasedako hiru industrialdeetan (Nocedal, Páramo eta Arla) instalatuta dago Telefónicaren zuntz optikoko sarea.
Horrek esan nahi du nabarmen hobetu daitezkeela gure industrien datu- eta telekomunikazio-sareak, azpiegitura hori azkarrena eta eraginkorrena baita, eta ADSLaren antzeko kostuarekin.
Hemendik aurrera, estaldura hori izan nahi duten konpainiek Movistarri eskatu besterik ez dute egin behar.
Denbora behar izan dugu zuntz optikoa jartzeko, prozesu konplexu eta garestia delako.
Herri txikienetan zerbitzu hau ez da hain errentagarria; horregatik, zailagoa da enpresa operatzaileek behar diren obrak egitea.
Telefónicaren zuntz optikoari esker, abantaila ugari izango ditugu: abiadura handiagoa, ikus-entzunezko edukiak bereizmen handian, azken belaunaldiko bideo-jokoak edo gailu bat baino gehiago aldi berean konektatzeko aukera, eta hori guztia abiadura- eta kalitate-baldintza onenetan.
FTTH teknologiak edukiak transmititzeko gaitasun eta kalitate handia du bereizgarri, baita eskaintzen duen segurtasuna ere. Telefónicaren zuntza, beste antzeko teknologia batzuk ez bezala, enpresetako bulegoetaraino eta etxeetaraino iristen da; alegia, ez du kobre edo kable ardazkiderik erabiltzen azken zatian eta, horrenbestez, ez du abiadura galtzen, ez delako gainerako bezeroekin partekatu behar. Mugarik gabeko banda-zabalera du eta simetrikoa da datuen jaitsiera eta igoerari dagokienez.