
- > Castellano

Álvaro Parro y Unai Rementeria visitan la zona / Álvaro Parro eta Unai Rementeria zonaldea ikustera hurbiltzen dira.
Enkarterriko eskualdeko Herritarrentzako Arreta Bulegoa Balmasedako Kubo kalea 5 helbideko udal-bulegoetan hasiko da martxan, datorren urtean. Enkarterriko hiribilduaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko akordio bati esker, herritarrek leku bat izango dute arreta jasotzeko, informatzeko eta eskuragarri dauden 150 zerbitzu baino gehiago osorik izapidetzeko. Hala, nabarmendu egiten da Balmasedak bere eskualdearen barruan zerbitzu-udalerri moduan duen garrantzia.
Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta Balmasedako alkate Alvaro Parrok, joan den azaroaren 13an, herritarrentzako arreta-zerbitzu biak hartuko dituen lokala bisitatu zuten. Egun horretan bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordean, onetsi egin zuten Udalarekin egindako hitzarmena.
Aukeratutako tokiak 366 m2-ko azalera du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak horietako 240 erabiliko ditu. Gainerako 126 m2-ak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzurako (HAZ)erabiliko dira. Iaz hasi zen Balmaseda zerbitzu horiek ematen.
Egun, halako bi bulego daude irekita Bizkaian (Bermeo eta Durango udalerrietan), eta hurrengoa Gernikan irekiko dute, eta haren ondoren, Balmasedaren txanda izango da.