
- > Castellano

De izquierda a derecha y de arriba a abajo: Mª Ángeles, Toño, Aitor, Pedro, Pablo, Egoitz, David e Icaza.
Balmasedako Pelotazale elkarteak Zuzendaritza Talde berriarekin eman dio hasiera ikasturteari. Aurreko zuzendaritza Taldeko kide guztien esperientziarekin eta fitxaketa berrien aurrera egiteko gogoarekin, hain gurea den kirol hau ahalik eta gehiena sustatu nahi dute eta Balmasedan haur guztientzako beste aukera bat izan dadin lortu.
Aitor Alonsok, presidenteak, elkarrizketa honetan adierazi digu inori ez dizkiotela ateak itxiko eta ideia guztiak onartuko dituztela, hiribilduan pilotak bizirik iraun dezan.
Pilotan ibili nahi baduzu, bazkide egin nahi baduzu edo antolatzen dituzten partida eta ekintzak sustatu nahi badituzu, deitu 620518759 telefono-zenbakira, idatzi sociedadpelotazalebalmaseda@yahoo.com helbidera edo hurbil zaitez udal-pilotalekura astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara edo astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
Elkarrizketa podcast honetan entzun dezakezu: