
- > Castellano
Ostiral honetan, martxoaren 1ean, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Isabel Muelak Balmasedan aurkeztuko du autonomoentzako, enpresentzako eta udalerrietarako merkataritza ekintzailetza sustatzeko 2018 laguntzen deialdia. Prentsaurreko horretan bertan, Hiribilduko alkate Álvaro Parrok eta Gizarte Ekintza, Enplegu eta Dinamizazio Ekonomikoaren zinegotzi Isaac Férnandez Bergesek “Laboratorio de Comercios” proiektua aurkeztuko dute. Proiektu hori aurretik aipatutako laguntzei esker atera da aurrera. Hutsik dauden lokalak dinamizatzeko iniziatiba berria da. Honako beste helburu hauek ere baditu: sektore horretan negozioak jarri nahi dituzten ekintzaileei laguntzea eta udalerrian merkataritza aniztasuna handitzea.
Amaitzeko, Horkasitas jauregia bistatuko da, Enkarterriko altxor arkeologikoetako eta historikoetako bat. Gaur egun, eraikina egokitzen ari dira denboraldi batez jarduera soziokulturalak eta merkataritza jarduerak egiteko.