
- > Castellano
Europako Ondarearen Jardunaldiak urrian ospatzen dira eta udal ondarearen eta historiaren baliabideak erakusten dizkie herritarrei. Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien beste edizio bat antolatu du: “Ondarea, emakumeen herentzia”.
Jardunaldi irekiak dira, eta, bertan, salbuespenez eta bakarrik egun jakin batzuetan, jendeak aukera izango du bere ondarearekin eta historiarekin lotutako baliabide askotarako sarbidea izateko eta haiek ezagutzeko.
18. edizio honetan, galdera bati erantzuten saiatuko gara: kontziente gara garai guztietako emakumeek, izen-abizendunek, beharbada ezagutzen ez ditugunek, arrastoa utzi dutela Bizkaiko lurraldean, egun duen izaera emanda?
Aurrekoetan bezalaxe, Balmasedako Udalak eta La Encartada Museoak programa zabala prestatu dute urrirako:
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018 liburuxka