
- > Castellano
2016. urtea Mari Dapenaren urtea da Balmasedan. Enkarterriko Museoan bere obraren aldi baterako erakusketa daukagu eta Balmasedako Historiaren Museoan urriaren bukaerara arte aukera honetarako utzitako koadroak ikus ditzakegu. Horrez gain, balmasedar artistaren inguruan beste jarduera batzuk ere prestatu dira, bisita gidatuak eta grabatu-lantegiak esate baterako. Gainera, Horkasitas Jauregiko lorategiari bere izena jartzea erabaki du Udalak.
Aukera hau baliatuz, bere bizitzari buruzko bideoa prestatu dugu. Konpromisoz, lanez eta, jakina, artez betetako istorioa, hain zuzen ere.