Zientziaren arloko emakumeen nazioarteko eguna (otsailak 11) ospatzeko, Balmasedako zientzialari batzuk ezagutarazten jarraitzen dugu. Gaur, María Martín Fernándezekin hitz egingo dugu.

 

– Izena, adina eta zure STEAM jakintzagaia (Science, Technology, Engineering and Mathematics)

Nire izena María da, 42 urte ditut eta ingeniaritza industriala ikasi nuen.

– Zertan egiten duzu lan edo zer ari zara aztertzen gaur egun?

Oraintxe bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko Digitalizazio Zerbitzuko antolamendu-teknikari gisa egiten dut lan.

– Zer onura ditu egiten duzun lanak?

Gure taldearen helburua herritarren eta aldundiaren arteko komunikazioa ahalbideratzea da, bitarteko elektronikoen bidez egiteko aukera emanez. Administrazio-izapideak sinplifikatzen ditugu eta Aldundiaren barruan eta pertsona eta erakundeekin dituen harremanetan izapidetze elektronikoa errazten dugu, berme guztiekin.

– Zure ikuspuntutik, zergatik dira STEAM jakintzagaiak hain garrantzitsuak?

Jakintzagai horiek, oro har, garapenaren eta berrikuntzaren oinarriak dira. Gauzak nola eta zergatik gertatzen diren jakiten laguntzen digute eta, hala, gauzetan eragiteko eta aldatzeko zer egin eta nola jokatu jakin dezakegu, hau da, nola eboluzionatu.

– Nola animatuko zenituzke belaunaldi berrietako neskatoak zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta/edo matematikan lan egitera?

Nik esango nieke jakintzagai horietako bat interesatzen bazaie, ikusmina badute eta jakin nahi badute, saiatzeko. Ez dira damutuko, ziur nago; izan ere, oraindik asko dago aurkitzeko eta garatzeko, eta emakumeok beste edozeinek bezain beste gaitasun ditugu eta badugu zer esana. Ez da geure buruari jartzen diogun beste edozein helburu baina errazagoa edo zailagoa. Eta emakumeon talentuak, gure ikuspuntuak eta gure ekarpenek zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken munduan lagundu behar dute, dudarik gabe.