- > Castellano
Izena: Marisa de Francisco Maíz
Adina: 63
Zein diziplina zientifiko lantzen duzu? Lege- eta auzitegi‑medikuntza
Zertan egiten duzu lan / zer ikertzen duzu? Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan egiten dut lan, psikiatrian aditua naiz.
Nire doktorego-tesia egin nuen, “sekuela psikikoak: neuropsikologikoak eta neuropsikiatriak garezur eta entzefaloko traumatismo larrietan” gaiaren inguruan.
Zertarako balio du egiten duzunak? Aipatutako ikerketa horretan oinarrituta, sekuela horiek baloratzeko protokolo gisa balio duen gida bat egin nuen.
Horrez gain, egunerokoan genero-indarkeria eta etxeko indarkeriaren inguruko balorazioak egiten ditugu Auzitegiko Balorazio Integraleko Unitatean. Balorazio horietatik lortutako datuetan oinarrituta, aldagai garrantzitsuenak eta horien korrelazioak ateratzen ditugu.
Zure ustez, zergatik da garrantzitsua zientzia? Ikerketa-arlo guztietan hobetzeko balio duten eta kontrastatu ditzakegun datuak lortzeko araututako metodo bat delako.
Nola animatuko zenituzke belaunaldi berriak? Uste dut oso garrantzitsua dela agerian jartzea zientzian lan egiten dugun pertsonok egiten dugun lana, zientzien arloan prestatzeko beharra ezagutzeko, eta, horrela, sortzen diren arazoei aurre egin ahal izateko.