Berdintasun Arloak, hainbat elkarteren laguntzarekin, egitarau zabala prestatu du martxoaren 8rako (Emakumeen Nazioarteko Eguna), genero-berdintasuna sustatzeko eta hainbat esparrutan emakumeak ikusarazteko.
Erakunde-adierazpena
Eerakunde-adierazpena prestatzen ari gara, udal honek emakumeari eta berdintasunaren aldeko borrokari babesa emateko. Martxoaren 6ko osoko bilkurara eramango da, eta blog honetan argitaratuko da.
Zoko Maitea afaria
Gure hiribilduko emakume-elkarte zaharrenak senidetze-afari bat antolatzen du beti egun horietan, harremanak sendotu eta ahotsak ahalduntzeko. Martxoaren 7an (ostirala) izango da, 21:30ean, pilotalekuan.
Anonimak ikuskizun-musikala
Zelako ekoiztetxeak ikuskizun bat eskainiko digu Klaret Antzokian. Ikuskizun horretan, Balmasedako sei emakume musikarik eta sortzailek osatutako talde musikal eta artistikoa gailenduko da, entzutea merezi duten emakumeen istorio, emozio eta talentuei ahotsa eta ikusgarritasuna ematearekin konprometituak. Martxoaren 7an (ostirala) izango da, 20:00etan.
Elkarretaratzea Emakumearen Eguna dela-eta
Martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, Mariorratz Talde Feministak elkarretaratzea antolatu du 12:30ean Plaza Morean.
Herri Martxa
Aurten ere Herri Martxa izango dugu, eta San Severino plazan hasi eta amaituko da. Martxoaren 9an (igandea) izango da, 11:00etan. Kamisetak badaude salgai 3 euroan Emakumearen Etxean, Maribín eta Estudio de Decoración Gonzalon eta egongo dira, baita Martxaren irteeran. Aurten Emakumearen Etxean lan egiten duten elkarteek antolatutako ekintzetarako erabiliko da dirua (Balmasedako Minbiziaren aurkako Elkartea, Zoko Maitea, Nos Unimos-Unissons Nous eta Mariorratz Talde Feminista). Elkarte hauek lekukoa Balmasedako Caritasi pasatuko diote. Aurten txalaparta eta joaldunak izango ditugu, baita musika, animazioa eta amaieran hamaiketakoa ere.
Maskulinotasuna desmuntatzen, ahalduntzeko tailerra
Maskulinitate hegemonikoaren dinamikek gure eguneroko bizitzan nola eragiten duten hausnartuko dugu tailer honetan eta, baita, horiei aurre egiteko tresna praktikoak eskainiko ditugu. Emakumearen Etxean, martxoaren 14an ospatuko da, 17:00etatik aurrera.
Maskulinitate berriak eta berdintasuna argazki erakusketa
Martxoaren 17tik 24ra bitartean, Emakumearen Etxean hainbat maskulinitateri balioa eman nahi dien erakusketa bat ikusi ahal izango dugu, maskulinitate bat baino gehiago egon daitezkeelako.
Martxoaren 15ean erakusketa horri buruzko hitzaldia eta solasaldia izango dugu Piper Txuriak elkarteko Juan Manuel Feitoren eskutik. 18:30ean izango da, Emakumearen Etxean.
Afrikari eta maskulinitateari buruzko jardunaldia
Eta hurrengo egunean, martxoaren 16an, Mamadou Ngomek, kulturarteko esku hartzean eta afrikanismoetan adituak eta Médicos del Mundo elkarteko kideak, Iker Zirion EHUko irakasle titularrarekin batera, Afrikari eta maskulinitateari buruzko jardunaldi bat eskainiko digu, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. 18:30ean izango da, Emakumearen Etxean.
Azken bi jarduera horien ondoren mokaduak eta animazioa izango ditugu.
Hemendik jarduera guztietan parte hartzera animatzen zaitugu.
Azkenik, azpimarratu nahi dugu otsailetik maiatzera Zubi Zaharra Ikastolan eta Balmaseda BHIn Sexu Hezkuntzako tailerrak egiten ari direla.
