
- > Castellano
Maiatzaren 11n, osteguna, Balmasedako XIX. Erdi Aroko Azokarako atzera-kontaketa hasi zen San Roque hotel-komentuan egin zen prentsaurrekoarekin. Hainbat hilabetetan prestatzen ibili ondoren, aurtengo edizioari buruzko bideo bat erakutsi genuen. Horren bidez, nobedade eta bitxikeria guztiak aurkeztu genituen Álvaro Parro gure hiribilduko alkatearen, Txetxu Txarramendieta Kultura zinegotziaren, Ángela Egia Enkarturreko presidentearen eta Jose A. Zarra herri-antzezpenaren zuzendariaren ahotik. Amalurra konpainiako Eulali ere bertan egon zen, eta kazetarien galderak erantzun zituen.