Maiatzaren 3an, Convento San Roque hotelean prentsaurrekoa egin zen Balmasedako Erdi Aroko XX. Azokaren berritasun guztiak jakinarazteko. Álvaro Parrok (Balmasedako alkatea), Txetxu Txarramendietak (Kultura zinegotzia) eta Jose Ángel Ramón Zarra-k (azokaren herri-antzezpenaren zuzendari artistikoa) kontatu ziguten zer aurkitu ahal izango dugun maiatzaren 12an eta 13an udalerrian.