
- > Castellano
Muinoan egindako azken ikerketek erakutsi dute gazteluaren zatirik primitiboenak X. Mendearen erdialdean eraiki zirela. Hori da José Luis Solaun eta Urtzi Llano EHUko ikerlariek emandako informaziorik garrantzitsuena, 2021eko abenduaren 16an egin zuten ikerketa arkeologikoen emaitzak jendaurrean jartzeko Kulur Etxean eskaini zuten hitzaldian. Jarraian aipatutako hitzaldia argitaratzen dugu, Gazteluko Muinoaren inguran orain arte egindako lanen xehetasun guztiekin.