
- > Castellano
Aurten Munduko Arrozak festaren bigarren edizioa antolatzeko erronka dugu, kontuan hartuta lehena arrakastatsua izan zela parte-hartzearen aldetik. (Bideoan 2018ko Munduko Arrozen edizioa ikusteko aukera duzu).
Izan ere, parte-hartzea da gako-hitza: proiektuaren oinarria da.
Munduko Arrozak festa bat da, eta antolakuntza eta programa zure esku daude. Dantzatu, abestu, aldarrikatu, jan… dena dago onartuta. Dena jokaera erasokor, xenofobo, sexista edo homofoboak izan ezik. Hartu parte dena giro positiboan garatu dadin, baita jardueretan ere.
Bi parte-hartze bilera egingo dira, azaroaren 18an eta 25ean, zure iritziak entzuteko eta abenduaren 14an (larunbata) ospatuko den jarduera programara gehitu ahal izateko. Hitzordua Gazte Txokoan izango da 18:30ean, eta ekarpena egin nahi duten pertsona eta elkarte guztiak daude gonbidatuta.
Programari dagokionez, aurreratu dezakegu aurten paella erraldoia izango dugula, parte hartuko duten kuadrilla edo elkarteek prestatuko dituzten arrozez gain. Anima zaitez! Guztion artean egin dezagun!