
- > Castellano
2021. urte honetako udan, musika klasikoko kontzertu berezi-bereziez gozatzeko aukera izan dugu Balmasedan. Biolin, biola eta biolontxeloko master class batzuen barnean, irakasleek –denak goreneko mailakoak– une horretarako bereziki aukeratutako obrak jo zituzten. Blog honetan jaso nahi izan dugu uztailaren 31n San Severino elizan bizitakoa, eta, horretarako, partitura hauen zuzeneko interpretazioa argitaratu dugu:
· Schuberten mugimendu bakarreko soken trioa (Pablo Suárez, Ashan Pillai eta Aldo Mata).
· Gustav Mahlerren pianorako kontzertua (Georgina Barrios, Pablo Suárez, Adrián Martínez eta Aldo Mata).
· Brahmsen pianorako 1. trioa (Georgina Barrios, Pablo Suárez eta Aldo Mata).