
- > Castellano
EUSKALMET: MUTURREKO FENOMENO METEOROLOGIKOEI BURUZKO OHARRA
Asteazkena, hilak 7:
– Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Elur-kota 100-300 m
inguruan egongo da, noizbehinka itsas-mailan. Prezipitazio txikia egingo du, noizbehinka
ertaina kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan eta txingorra egin dezake kantauri
isurialdean. Aurreikusitako lodierak gainontzeko orduetan: 5-15 cm 1000 m-ra, 1-8 cm 600
m-ra, 0-2 cm 200 m-ra.
Osteguna, hilak 8:
– Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 12etara ordu lokala. Elur-kota 100-300 m
inguruan egongo da, egunean zehar igo eta arratsaldean 500 m inguruan geratuko da.
Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago kantauri isurialdean eta mendebaldean;
arratsalde-gauean atertu egingo du. Trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake, kantauri
isurialdean, bereziki goizaldean. Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 m-ra, 5-15 cm 600
m-ra, 0-5 cm 200 m-ra.
– Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik 21etatik 24etara ordu lokala. Izotz
txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia.