Zientziaren arloko emakumeen nazioarteko eguna (otsailak 11) ospatzeko, Balmasedako zientzialari batzuk ezagutarazten jarraitzen dugu. Gaur, Nadia Osegui Barcenillarekin hitz egingo dugu.
– Izena, adina eta zure STEAM jakintzagaia (Science, Technology, Engineering and Mathematics)
Nire izena Nadia Osegui da, 23 urte ditut eta nire diziplina Biozientzia da (Genetika).
– Zertan egiten duzu lan edo zer ari zara aztertzen gaur egun?
Doktoratu aurreko ikasle gisa lan egiten dut Biobizkaiko Osasun Ikerketako Institutuan. Nire proiektuaren ardatza kolageno VI defizitarekin lotutako miopatietarako terapia geniko berriak sortzea da .
– Zer onura ditu egiten duzun lanak?
Terapia genetikoek ahalmen handia dute jatorri genetikoa duten gaixotasunak tratatzeko. Terapia pertsonalizatuak dira, paziente bakoitzaren mutazio genetikoan bereziki zentratuak, eta horrek esan nahi du tratamenduak zehatzagoak eta eraginkorragoak direla.
– Zure ikuspuntutik, zergatik dira STEAM jakintzagaiak hain garrantzitsuak?
STEAM arloak funtsezkoak dira gizartearentzat. Eguneroko arazoen aurrean konponbideak lortzeko aukera ematen digute, hipotesiak planteatzera eta, trukean, erantzunak eta ezagutza berriak lortzera eramaten gaituzte.
– Nola animatuko zenituzke belaunaldi berrietako neskatoak zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta/edo matematikan lan egitera?
Nahi dutena jarraitzera animatuko nituzke. Benetan interesatzen bazaie eta zientziak motibatzen baditu, azkenean horretan jardungo dute. Bokazio kontua da.