
- > Castellano
Izena: Nadia Osegui Barcenilla
Adina: 20
Zer diziplina zientifiko lantzen duzu? Genetika
Zertan egiten duzu lan/zer ikertzen duzu? Gaur egun oraindik ikasten ari naiz, baina gustatuko litzaidake gaixotasun konplexuen diagnosian lan egitea.
Zertarako balio du egiten duzunak? Genetikaren ardatza berez geneen ikerketa da, horien herentzia zehazki. Halere, genetika klasikotik at dauden eta ikerketa beste xede batzuetarako erabiltzen duten beste arlo asko daude, adibidez, animalia eta landareak hobetzeko, terapia genetikorako, medikuntza pertsonalizaturako, gaixotasun genetikoen diagnosirako edota laguntza bidezko ugalketa-tekniketarako.
Zure ustez, zergatik da garrantzitsua zientzia? Uste dut garrantzitsua izateaz gain, funtsezkoa dela, baita gure gizartearentzat onuragarria ere. Zientziari esker arazo guztietarako konponbidea aurki dezakegu eta jakintza berriak barneratu. Covid-19aren ondorioz sortutako txertoa eta lortutako informazio guztia da horren adibide garbia.
Nola animatuko zenituzke belaunaldi berriak? Benetan nahi dutena bada, ekin diezaiotela, inongo beldurrik gabe. Ez dezatela alde batera utzi haientzako ez dela pentsatzeagatik. Saiatzea ezinbestekoa da beti, ongi edo gaizki atera.