
- > Castellano
Hona hemen Nazioarteko XLVI. Putxera Lehiaketan bizitakoari buruz egin dugun bideoa
José Antonio Baztegietak, Markok, Nazioarteko XLVI. Putxera Lehiaketa aurkeztu zuenean aipatu zuen. Eta hala izan da, San Severino oso ondo portatu da gurekin; izan ere, egun zoragarri bat eskaini zigun joan zen urriaren 23an. Ohikoa den bezala, Balmasedako erdigunea usain gozoarekin bete zen plazan prestatu ziren ia 500 putxerekin . 500 putxera horietatik erdia, gutxi gorabehera, aurkeztu ziren lehiaketara, eta aurten Erandioko bizilagun batek irabazi zuen lehiaketa. Eguraldi ona San Severinok jarri zuen, baina giroa balmasedarren esku egon zen.
Egun borobil bati jarri diezaiokegun eragozpen bakarra da botoak falta izan zirela Balmasedanísimo/a saria banatzeko, Balmasedaren aldeko lanagatik nabarmendu den pertsona edo kolektiboari ematen zaion saria, alegia. Aurten saria eman gabe geratu da.