
- > Castellano
Balmasedako Udalaren nahia da herritarrek parte hartzea udal-erabakietan. Une honetan bi ordenantza egiten ari gara, eta uste dugu Balmasedako herritarren iritzia oso erabilgarria izan daitekeela ordenantza horiek hobetzeko.
Ordenantzetako bat erabilera publikoko mendietako lurrei buruzkoa da: Udalak emakida-erregimenean utzitako lurren kontserbazioa, babesa eta hobekuntza, eta lur horien erabilera eta aprobetxamenduaren arauketa, Balmasedako herritarren bizi-kalitatea eta -maila hobetuko dituen garapen jasangarria lortzeko.
Beste ordenantzaren xedea da hileta zibilak egiteko aukera ematea. Hala, herritarrek aukera izango lukete agur-ekitaldi duina eta beren ideia eta printzipioekin bat datorrena egiteko, baita ideologia-, erlijio- eta kultu-askatasuna bermatuta izateko ere.
Bi gai garrantzitsu horiei buruzko iritzia eman nahi baduzu, bete hurrengo loturetan aurkituko duzun galdetegi anonimoa: