
- > Castellano
Abian da ikasturtea, eta seme-alabei lagundu nahi diezu etxeko lanekin, baina euskaraz daude eta ez dakizu nondik hasi. Bada, Udalak bi hitzaldi praktiko eskaintzen dizkizu, euskaraz jakin gabe ere seme-alabei etxeko lanekin lagundu ahal izan diezaiezun. Bi hitzaldi antolatuko dira: bat urriaren 3an izango da, Lehen Hezkuntzan dabiltzan haurren gurasoentzat, eta bestea, berriz, urriaren 10ean, DBHko edo goragoko mailetako ikasleen gurasoentzat. Bi hitzaldiak Kultur Etxean izango dira, 17:30ean.