
- > Castellano
Balmasedako Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Ekonomia Sustapen Sailak 3 beka jarriko ditu abian Novia Salcedo Fundazioaren Praktika Profesionalen Programaren barruan. Programa horren helburua gazteei garapen profesionaleko prozesuan laguntzea da, praktika profesionaletan gaitasunak eskura ditzaten, gehienez 12 hilabeteko eta gehienez 7 orduko lanaldia duten praktika ordainduen bidez. Bekaren zuzkidura 600 eurotik 900 eurora bitartekoa izan daiteke, bekadunaren ikasketa-mailaren arabera.
Beka horietan parte hartzeko, baldin hauek bete behar dira: 30 urtetik beherakoa eta langabea izatea, zeregin horiekin lotutako esperientziarik ez izatea eta horrelako beka batean parte hartu ez izana.
Marketin Digitaleko beka
·Helburuak: www.balmasedaonline.eus plataformaren bidez gauzatzen ari den enpresen digitalizazio-prozesuaren jarraipena.
·Zereginak: plataforman parte hartzen duen enpresa bakoitza banaka aztertzea eta banakako laguntza ematea, hobetzeko iradokizunak egitea eta haren ezarpenaren jarraipena egitea.
·Profila eta baloratuko diren ezagutzak: bulegotika-tresnak, sare sozialen erabilera, marketin digitalaren ezagutza.
·Baldintzak: aurreko zereginekin lotutako goi-mailako gutxieneko ikasketak.
·Eskaera: interesdunek beren CVa aurkeztu behar dute HAZen. Gaia: Marketin Digitaleko beka
Basogintzako/ingurumeneko/
nekazaritzako teknikari beka
·Helburuak: batez ere basogintzarekin (batez ere ingurumenarekin edo nekazaritzarekin) lotutako ikasketak dituen pertsona batentzat esperientzia. Udaleko Ingurumen teknikariarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren basozainarekin egingo du lan.
·Zereginak: baso-partzelak berrikustea, jardunbide egokien gida bat egitea, hiri baratzeak abian jartzea, etab.
·Profila eta baloratuko diren ezagutzak: baso-partzelak in situ bisitatzeko prestasuna eta bulegotika ezagutza.
·Baldintzak: aurreko zereginekin lotutako goi-mailako gutxieneko ikasketak izatea.
·Eskaera: interesdunek beren CVa aurkeztu behar dute HAZen. Gaia: Basogintza beka.
Tokiko historia eta ondarea ikertzeko beka
·Helburuak: Balmasedari buruzko ikerketa sustatze bere eremu guztietan, batez ere Historiaren eta Ondare Kultural eta Artistikoaren alorretan (Pasioaren Interpretazio Gunean, Historiaren Museoan, Udal Liburutegian, Udal Artxiboan eta hiribilduko gainerako kultur etxeetan).
·Zereginak: Gurutze-bidea eta Balmasedako Aste Santua. Informazioa biltzea, dokumentatzea eta ondoren artxibatzea Balmasedako eta inguruko biztanleek dituzten argazki-euskarrietan, filmatuetan eta/edo idatzietan, elizbarrutietan, foru-artxiboetan… Balmasedako Aste Santuari buruzkoak badira. Dokumentu, argazki, artxibo zahar eta abar horiek sailkatzea eta digitalizatzea, gordailu digital bat sortzeko. Udaleko sare sozialen bidez hedatzea.
Gazteluko Muinoa proiektua: udal, foru eta estatuko artxiboetan dokumentazioa kontsultatzeko eta aztertzeko lan osagarriak. Oro har, eskuratutako ezagutza kudeatzeko eta zabaltzeko programatutako ekimenetan eta ekitaldietan laguntzea, bai eta, gaitutako bitarteko eta plataformen bidez, ezagutza hori hedatu eta gizarteratzea ere.
·Profila eta baloratuko diren ezagutzak: funtzio horiek egiteko prestakuntza profila oso zabala da (Artearen Historia, Antropologia, Historia, Soziologia,…). Oinarrizko bulegotika tresnen ezagutza eta euskararen ezagutza baloratuko dira.
·Baldintzak: aurreko zereginekin lotutako goi-mailako gutxieneko ikasketak izatea.
·Eskaera: interesdunek beren CVa entregatu behar dute HAZen. Gaia: Ikerketa beka.