Hona hemen abian jarri diren neurri berrien laburpena, koronabirusaren infekzio kopurua geldierazteko egungo bilakaera desberdina izan arte:

Neurri berrien lege osoa ezagutzeko klikatu hemen: Orden 19 agosto de 2020-compressed

-Bilera sozialak gehienez 10 pertsonetara mugatzea gomendatzen da.

-10 pertsonako taldeak gehienez ostalaritzan, elkarteetan eta txokoetan, baita federatuak ez diren kiroletan eta bisita gidatuetan. Kultur, kirol eta aisialdiko jardueretean lekuen gaitasuna %60ra murrizten da, gehienez 1.000 lagunekin. Zinema aretoetan, antzokietan, liburutegietan eta museoetan, edukiera ezin da %60 edo 600 lagun baino gehiagokoa izan. Debekatuta daude desfileak eta kalejirak. Jolastokietan, kirol guneetan edo kaleko antzeko espazio publikoetan gehienezko edukiera 4 m2 bakoitzeko pertsona batekoa izango da.

-30 pertsona gehienez gaubeiletan eta hiletetan, bai barrualdean zein kanpokaldean. Gurtza lekuetako edukiera %75a izango da gehienez.

-Debekatuta dago bide publikoetan erretzea 2 metroko segurtasuna bermatu ezin bada.

-Gizarte eta osasun zentroetan eta adinekoen egoitzetan bisitetan eta irteeretan orain arteko murrizketak jarraitzen dute.

-Debekatzen da garraio publikoan jatea (ez edatea) bi ordu baino gutxiagoko bidaietan eta garraioa goizeko 1:30ean amaituko da gehienez.

-Ostalaritzak 1,5 metroko distantzia bermatu beharko du mahai desberdinetako bezeroen artean. Eserita bakarrik kontsumitu daiteke eta itxiera ordua gaueko 1:00etatik goizeko 6:00etara izango da (gasolindegietako kafetegiak lehenago ireki ahalko dute); gauerdia igaro ondoren ezingo zaie bezero berriei zerbitzurik egin. Ostalaritzako lokaletan (edo aparteko jantoki batean) onartutako gehienezko kopurua 60 pertsonekoa izango da.

-Gaueko aisialdiaren itxiera osoa.

-Hoteletako eta turismo ostatuetako gune komunak gehienez %60ko edukiera eta gehienez 60 pertsona izango dute eta taldeko jarduerek eta buffetek 10 pertsona baino ezingo dituzte izan.

-Bide publikoan maskara derrigorrez erabiltzeko kontrola areagotu egingo da.

-Jarduerak gazteen lokaletan eta BOTILOIA DEBEKATUTA daude.