
- > Castellano
Balmasedako Udaltzaingoak jakinarazi du radar berria erosi duela udalerrian abiadura kontrolatzeko. Aste honetan prestakuntza-ikastaroak egiten aritu dira eta praktikak ere egin dituzte, bai bide publikoan, bai Udalaren lokal batzuetan, baina ez da salaketarik izapidetu.
Aurten, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan arituko dira planifikatutako hainbat kanpainatan (abiaduraren, segurtasun-uhalen, deskuiduen eta abarren kontrola), baldin eta egoerak horretarako aukera ematen badu.
Radarra martxoaren 5ean (astelehena) jarriko da martxan, Trafiko Zuzendaritzaren abiadura kontrolatzeko kanpainarekin bat etorriz; eta kanpaina hori amaitu ostean, kanpainak egiten jarraituko dute Balmasedako kaleetan, astean behin, gutxienez.