
- > Castellano
Gaur goizean, Balmasedako alkate Álvaro Parrok Salinillasko zelaiko aldagela berrien giltzak eman dizkio Balmasedako Futbol Klubari. 30 urte igaro dira klubak, futbolarekiko maitasunean oinarrituta, bere ibilbidea hasi zuenetik, eta gaur egun 21 talde elkartu ahal izan dituzte, honako balio hauek sustatuz: ahalegina, hobetzeko nahia eta talde-lana. Eta hain da handia eskaria, ezen zerbitzu gehiago eman behar baititu; hori dela eta, aldagela berriak egin dituzte zelai honetan jokatzen duten gazteentzat. Jada erabiltzeko prest daude.
Balmaseda Futbol Klubak nesken futbolaren alde egiten du argi eta garbi, eta horren erakusgarri da neskek osatzen dituztela bere bi talde (talde batek lau urte daramatza jokatzen, eta besteak hirugarren urtea hasiko du laster). Horrez gain, maila askotako taldeak ditu, benjaminen aurreko taldetik hasi eta hirugarren mailako taldera bitarte; hortaz, aldagela berriei esker, taldekideak azkarrago eta erosoago aldatu eta dutxatu ahal izango dira entrenamenduen ondoren.
Aldagelak sortzeko, aurrez fabrikatutako bi modulu elkartu dira; bakoitzak aldatzeko gune bat, wc bat eta lau dutxa ditu. Nabarmentzeko modukoa da aldagelaren fatxadan dagoen grafitia, Zubi Zaharraren irudia duena, zeinak gogorarazten baitigu naturaren erdi-erdian gaudela, sai zuriaren bizilekuan.
Hurrengo pausoa zelai artifiziala jartzea izango da, eta prest egongo da abuzturako. Hona hemen aldagelen eta Salinillasko zelaiaren argazki batzuk.